Azalpena
11:00etan hasiko gara Uztegitik, ibilaldia eginez, Balerdi eta Malloen ikuspegi ederrez gozatuz (Gida zerbitzua enkarguz 3€gehigarria). 12:00etan, Antsonea etxaldea bisitatuko dugu, eta bertako artisauek beren lana zertan oinarritzen den azalduko digute. 12:30etan aldera, kata egingo dugu, 4 gazta barietateren dastatze organoleptikoa, Lezaetako labean eginiko artisau-ogiarekin eta ardo-koparekin batera. (Gaztak erosi ahal izango dira). 13:30ak aldera, ibilaldia jarraituko dugu Uztegi herrira itzuli arte. Bertan, gure sukaldaria izango dugu zain, Antsoneako produktuetan oinarritutako sasoiko menu bikain batekin. Bazkaria herriko etxean egingo da, Uztegiko frontoi estalian, eta bertan txikienak edo ez hain txikiak jolastu ahal izango dira nahi izanez gero. (Kirol-materiala, mahai-jokoak, etab…eskura izando dira, eguraldiak laguntzen ez badu ). Bazkaldu eta bazkalondo txiki bat egin ondoren, paseoa jarraitu ahal izango dugu janaria jaisteko edo gure esperientzia amaitutzat eman. (Prezioan sartuta ez dagoen taxi-aukera). ANTSONEA MENUA
- SARRERAKOA: Intxaurra eta gazta urdinezko kroketak.
- LEHENENGOA: kimu-entsalada Antsonea gaztarekin eta sagarrarekin.
- PLATER NAGUSIA: arkume kalderetea.
- POSTREA: Ardi mamia.
- EDARIA: sagardoa edo ura barne (Bestelan edari karta kontzultatu).